XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Osasun Patronatoak 7 miloi pzta behar dauz prebentziorako

Osasun eta Gizarte Ongizate Patronatoak 4'1 miloi pzta eskatu dautsoz Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari, drogomenpekotasunari aurre hartzeko talde teknikoa mantentzeko dirulaguntza modura, Plangintza komunitarioak izeneko egitasmorako beste 1'9 miloi pzta eskatu dauz.

Honez gainera, udalerrian gizarte bazterketa izateko arrisku egoeran dagozan adintxikikoei zuzendutako denbora librerako heziketa programarako 200 milako gehigarria luzatu dau, neguan zehar burutuko dabe GHET taldeko teknikariek egistamoa.

Udalerritik kanpo udan joaterik ez daben gaztetxoentzat Hirikoloniak sustatuko dira, 600 mila pzta eskatu dira. Eskola laguntza beste egitasmo baterara, 200 mila eskatu dira.